Berriak

24.06.20

Sardina jatearen harrakasta PetriKafen

PetriKafen hainbat urte daramatzagu Astigarragako udako arratsaldeei beste ukitu bat ematen.

PetriKafeko sardin jatea, euskal gastronomiako uztartze gozoenetako bat, egur- ikatzetan erretako sardinak, sagardoaz lagunduta. Eta sagardoa Petritegikoa bada, askoz hobeto!

Jendeak produktu-ezkontza hori estimatzen duela, urtetik urtera gure ekimenak duen arrakastak erakusten du. Proposamenaren arrakasta, hein handi batean, produktuaren sinpletasunean eta kalitatean datza: Astigarragako baratzeetako uraza- eta tomate-entsalada, Kantauriko sardina prestatu berria eta postrerako, Idiazabal gazta irasagarrarekin. Pixkanaka, beste produktu batzuk ere izan dute tokia gure kartan, hala nola Gesalagaren kroketak edo harrian erretako behin zaharraren Txuleta.

Hori guztia sagardorik onenekin uztartuta, nola ez. Sagardoa Astigarragako Sagardoa Petritegikoa.

Hemen kontsulta dezakezu karta osoa.

Gure terrazan edo kristalez hornitutako jangelan, bertako zaporeen eskaintzaz eta PetriKafen sortzen den giroaz gozatu ahal izango duzu.

Amaitzeko, Aitona etxeko kafe en bat edo gure konbinatu freskagarrienetako bat gomendatzen dizuegu.

Sardinak euskal gastronomian duen garrantziari buruzko informazio gehiago, hemen.

Volver

© 2016 Petritegi Sagardotegia

Gurekin kontaktatu

Non gauden

Petritegi bidea 6
20115 Astigarraga

T. 943 47 26 13