Berriak

17.05.23

Badator Petrikafeko sardin-jana!

Ekaina laster da gure artean eta udako arratsalde luzeak datoz. Udako egunak borobiltzeko terraza bateko giro ederrean pentsatzen ari zara, ezta? Hemen da udako planik hoberena: Petrikafeko sardina-jana!

Zer aurkituko duzu gure terrazetan? Ba betiko eskaintza: sardina erreak eta Petritegiko sagardorik onenak. Aurreko urteetako berrikuntzei, hala nola etxeko kroketak, harrian erretako txuletak eta Sagarloreko gazta tarta, aurten proposamen berriak gehituko zaizkie: haragi hanburgesak eta hanburgesa beganoa. Haragi hanburgesak etxean, txuleta haragiarekin egin eta parrillan erretzen dira. Honi, kalitate handiko osagaiak gehituz: Astigarragako tomatea eta uraza, Iratiko gazta, arrautza, hirugiharra... Aukera beganorako, sojaz testurizatuzko Linda McCartney hanburgesa aukeratu dugu.

Beste berrikuntza ordutegien zabaltzea da: orain ostiral, larunbat eta igandeetan bazkaltzeko aukera egongo da (13:30etatik 15:00etara). Afaltzera asteartetik igandera etorri ahal izango da.

Kontsultatu karta osoa eta erreserbatu zure mahaia gure webgunean.

Volver

© 2016 Petritegi Sagardotegia

Gurekin kontaktatu

Non gauden

Petritegi bidea 6
20115 Astigarraga

T. 943 47 26 13