Berriak

13.12.21

Santomasak 2021 Petrikafen!

Abenduak 21, asteartean, Santo Tomas eguna ospatuko dugu Astigarragako Petrikafe tabernan, eta noski, taloak eta sagardo ona ez dira faltako bertan!

Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00etara, gure taloez dastatzeko aukera izango duzu. Taloak zure osagai gustukoenekin bete ditzakezu: txistorra, hirugiharra, gazta edo txokolatearekin... Edo agian gure proposamen berriak dastatzera animatuko zara: taloa txuletarekin eta talo berezia.

Taloa Txuletarekin.

Txuleta haragi egosia eta eztitutako tipula eta piper berdearekin betetzen degu talo hau. Talo bikaina, noski! Eta hau gutxi balitz, Petrikafeko Talo Berezia eskatzea gomendatzen dizugu: Txuleta-taloari hirugiharra, tomate eta letxuga gehituko dizkiogu, izugarria!

Gure taloak Kristina Saralegi leitzarra bere baserrian egindako arto-talo artisauak dira. Kristinak bere birraitonak landatutako arto mota berezi bat berreskuratu du eta modu tradizionalean egiten du lana, pestizidarik gabe. Gainera, arto ez-transgenikoa da. Bejoindeizula Kristina!

Zatoz Petrikafera, zatoz Astigarragara, eta ospatu Santo Tomas eguna zure jendearekin, giro lasai eta seguru batean. Eta edateko zer hobea Petritegiko sagardoa baino: Euskal Sagardoa, Ekologikoa, Premium-a, Sagar Krash, Musker...

Gorde zure mahaia 687522734 telefonoan.

Osasun-neurriak: nahitaezkoa da lokalean sartzeko EBko Covid Ziurtagiri Digitala edukitzea.

Volver

© 2016 Petritegi Sagardotegia

Gurekin kontaktatu

Non gauden

Petritegi bidea 6
20115 Astigarraga

T. 943 47 26 13