Berriak

28.05.21

Badator sardin jatea!

Hemen da berriz ere, sardina-jatea!
Udako arratsaldeez gozatzeko plan ezin hobea: terraza, konpainia ona, sagardo freskoa, giro jatorra eta sardina erreak! 

Astigarragako Petrikafe tabernan goza dezakezu esperientzi gastronomiko paregabe honetaz: sardina erreak, euskal sukaldaritzako jakirik tradizionalenetako bat eta Petritegiko sagardoak. Hau bai plazerra! 

Karta
Zizka-mizka bezela, Gesalagako kroketatxoak ditugu (onddoak eta txipiroiak) eta berrikuntza gisa, etxean egindako urdaiazpiko eta bakailao kroketak .
Ondoren, Astigarragako baratzetako produktu onenekin egindako entsaladen zapore freskoa: Bordatxo eta Alberroko tomateak, urazak eta tipulinak. ¡Hauek bai tomateak!
Plater nagusia, nola ez, gure ikatz-parrillan erretako sardina gozoak.
Haragia jateko aukera ere izango dute tripazaiek : hautatutako txuleta edo ahate-magreta .
Azkenburuak, gazta eta irasagar konboaz ganancia, Larretako izozkiak eta Sagarlore hotelean egindako tartak egongo dira.

Hori guztia uztartzeko, Petritegi sagardotegiak ekoiztutako sagardo onenen sorta bat eskaintzen dizugu: sagardo naturalak, Euskal Sagardoak (tradizionala, ekologikoa edo premium ), apardunak eta sagar zuku naturala.

Gauari amaiera emateko, Astigarragako Aitona etxeko kafez eta belar-urez gozatu ahal izango duzu gure terrazetan, baita zure kopa eta konbinatu gustukoenez ere.

Ordutegia: asteartetik igandera, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. 

Erreserba-telefonoa (deituz edo WhastApp-ez): 687522734.

Animatu hadi!

Volver

© 2016 Petritegi Sagardotegia

Gurekin kontaktatu

Non gauden

Petritegi bidea 6
20115 Astigarraga

T. 943 47 26 13