Jarduerak

16.10.20

Sagardoa eta taloa udazkenari ongietorria emateko

Sagardoa eta taloa euskal gastronomiaren  mendeetako bi produktu dira, eta Petrikafeko uztarketa-proposamen berri batean elkartzen dira, udazken osoan geratzeko asmoz.

Irailaren 30era arte, Petrikafe kafetegiak bere sardin-jatea eskaintzen jarraituko du afalorduetan, asteartetik igandera, 20:00etatik 22:00etara. 
Baina urriaren 1etik aurrera, sagardoa eta taloa uztartzen dituen eskaintza gastronomiko berri  honi ekingo dio. Urtarrilaren 31era arte egongo da zabalik, astelehenetik igandera 11etatik 21:30etara (aldi baterako, osasun alarmaren ondorioz ezarritako neurri murriztaileen ondorioz 20:00ak arte).

Ekimena bi emakumek bultzatu dute, Ainara Otaño eta Crisitina Saralegi. Biek ere berrikuntzaren aldeko apustua egin dute Euskadiko bi sektore tradizionaletan: artoa lantzea eta taloa egitea, batetik, eta sagarra lantzea eta sagardoa egitea, bestetik.
 

- Ainarak bizirik eusten dio Agapito Goikoetxea herenaitonaren eskutik jasotako Petritegi bserriko sagardogintzaren tradizioari. Sagardo mota desberdinak egiteaz gain (Jatorrizko Deitura, aparra, zukua), bertako sagaren legamiak isolatu eta ugaltzea lortu du, sagardoak hobeto hartzitzeko.

- Cristinak, Esteban Saralegi birraitonak lantzen zuen arto-mota bat berreskuratu du Leitzako familia-baserrian. Bertan, bere prestalekua sortu du eta ontziratutako artisau-taloak saltzen hasteari ekin dio.

Jateko…

Jaterako orduan protagonista nagusia taloa izango da, gehien gustatzen zaizunaz bete ahal izango duzuna: txistorra, atuna piperminekin, txuleta piperrekin, gazta... eta txokolatea gozo-zaleenentzat.Baina Cristina Saralegik egindako taloez gain, beste produktu batzuk ere dastatu ahal izango dira, hala nola kroketak, entsalada edo txuleta, eta postrerako gazta edo euskal pastela. Halaber, azarotik aurrera denboraldiko beste plater batzuk erantsiko zaizkio kartari.
Sakatu hemen karta osoa kontsultatzeko.

Edateko…

Plater horiek guztiak, Petritegiko sagardo naturalen hautaketa onenez lagunduta dastatu ahal izango dituzu. Gainera, 3 sagardo-botila dituzten izotzontziak ere eskatu ahal izango dira, eta, nahiago baduzu, afari-merienda sagar ekologikoaren zukuarekin lagun dezakezu.
Kontsultatu hemen edarien karta osoa.

Erreserbak egiteko, deitu 663861018 telefonora.

Volver

© 2016 Petritegi Sagardotegia

Gurekin kontaktatu

Non gauden

Petritegi bidea 6
20115 Astigarraga

T. 663 861 018

Oharra

DISCO-BAR espazioa puntualki ez-erabilgarri egon liteke, izan ere bera alokatu eta pribatuan erabiltzeko aukera dago. Informazio gehiago 943 457 188 telefonora deituta.